Filosofia
Guri buruz
Pertsonak beren osotasunean artatuz.
Osasuna faktore eta elementu askoren arteko harreman orekatuan oinarritzen da. Hori dela eta, pertsonak bere osotasunean tratatzen ditugu Kimua Zentroan. Ez dugu sintometan soilik erreparatzen, arazo baten jatorrira iristen saiatzen gara beti, hori baita arazo bat konpontzeko faktore garrantzitsuena. Ikuspuntu orokorretik, soluziora.
2019an sortua bada ere, Kimuaren ibilbidea lehenagotik dator. Hiru profesional batu gara, bide berri bati ekiteko asmoz. Hirurak elkarrekin, batura horrek sortzen duen indarra baliatuz, jakintza eta esperientzia trukaketan oinarritzen baita gure lana. 1+1+1 = asko.
Lan-taldea
-
Maitane Lopetegi Arozena
Fisioterapeuta eta Osteopata
-
Jaione Lopetegi Arozena
Fisioterapeuta eta Osteopata
-
Edurne Martinez Agirre
Fisioterapeuta eta Osteopata
Eskuak, gure lan-tresnak
Gorputzaren ehundura ukitzearekin batera, pentsatzen, sentitzen eta ikusten duten behatzekin egiten dugu lan Kimua Fisioterapia eta Osteopatia Zentroan. homeostasiarekin konektatzen ditugu gure eskuak, organismoko sistema autoerregulatzailearekin.
Talde lana
Maitane, Jaione eta Edurne gara, eta hiruron jakintzak eta esperientziak batuta egiten dugu lan, egin beharrekoak elkarren artean partekatuz. Horrela, eraginkorragoak gara pazienteen osasuna berreskuratzerakoan.
Ezagutzak oinarri
Anatomiaren, fisiologiaren, eta organo eta sistemen arteko harremanen inguruko ezagutzak dira gure lanaren muina. Fisioterapia eta Osteopatia tratamenduetan aditua eta aritua den lan-taldea dugu Kimua Zentroan.